2016 Literatura Nobel saria jaso du Bob Dylanek. Musikari eta kantari bati lehenengo aldiz eman diote sari hau eta ezuste handia izan da.
Epaimahaiak Amerikako kantu tradizio handian adierazpide poetiko berri bat sortu izana aitortu dio Dylani. Bere kanten letretan politika, era literarioan eta filosofikoan, hizpide ohikoa da.
Haren lanik ospetsuena 1960ko hamarkadakoa bada ere, bost hamarkadaz aritu da eszenatokiaren gainean.
Haren kanta batzuk "Blowin' in the Wind" edo "The Times They Are a-Changin'" gerraren kontrako ereserkiak bilakatu dira. Juan Garziak ditu euskaratuak, kantatzeko moduan, 199ko urtarrileko Senez aldizkariaren alean.
Nicanor Parra poeta txiletarrak —102 urte egin ditu iragan irailean— 2000. urtean esan zuen pozten zela Dylan saria lortzeko hautagaien artean egoteaz. «Hark idatzitako hiru bertso lerro nahikoa dira sari hori eman diezaioten».
BEGEL
2016/10/15
2016ko LITERATURA NOBEL SARIA: Bob Dylan
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak
(
Atom
)
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina