BEGEL

2016/10/01

ANIMATU! IRAKURKETA KLUBA Sanz Enean!

LH 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako irakurketa kluba sortu dute Sanz Enea udal liburutegian. Ibai Ferrera izango da irakurketa klubeko dinamizatzailea.
Hamar lagunez osatutako taldetxoa osatu nahi dute, eta izena Sanz Enea liburutegian eman daiteke: ikastetxe ezberdinetako jendea elkartzea da, literaturaren harian, neska-mutilen artean irakurzaletasuna sustatzeko.

Tertulia Dialogikoak eskolan txikitatik egitera ohituak bagaude ere,
izaera umoretsua eta dibertigarria emateko asmoa dute, jarduera gozagarria ludikoagoa izan dadin.

Zortzi saiotan egituratu da, hilabetean behin, hileko 2.asteartean izango da, haur liburutegian.

Liburuak aukeratzerako orduan, berriz, irakurlearentzat dibertigarria izatea bilatu dute. Roald Dahlen mendeurrenaren harira, haren liburu bat aztertuko dute, baina batez ere euskal idazleen liburuak aukeratu dituzte. Haur eta gazte literaturan merkatu oso oparoa dugu Euskal Herrian, eta beharbada ez da behar beste iristen haurrengana. Bestalde, genero ezberdinak landuko dira: betiko narrazioetatik pixka bat aldendu, eta poesia eta album ilustratua ere landu.

"Alde handia dago kalitatezko literaturaren eta literatura komertzialaren artean. Komertziala oso erraz iristen zaie haurrei, oihartzun handia ematen diotelako. Baina kalitatezko literaturak zuzenean edo zeharka gai batzuk jorratzen ditu, haurrentzako oso hurbilekoak direnak eta zer pentsatua ematen diotenak. Aukeratu ditugun liburuak badute umoretik asko, baina baita hainbat gai interesgarri ere."
"Oso inportantea iruditzen zait horiek partekatzea. Beste edozein jarduera taldean egiten da, eta horretaz hitz egiten duzunez, gustagarriagoa egiten du ekintza. Irakurketa normalean jarduera bakartia da, eta horri buelta bat eman nahi diogu: ikuspuntuak trukatuz eta entzunez, askoz ere aberasgarriago bihurtzen da. Gainera, lagunekin liburuaz hitz eginez gero, gustagarriagoa egiten zaizu."

Lehen saioa urriaren 11n egingo dute, eta elkar ezagutzeko aurkezpen eguna izango da. Saio bakoitzaren amaieran hurrengo hitzordurako liburua aurkeztuko dute, gainera. Hauek dira irakurriko dituzten lanak: Mariasun Landaren Galtzerdi suizida, Roald Dahlen Errima errebeldeak, Pello Añorgaren Gerlari handia eta Zuni, Bernardo Atxagaren Xola eta Angelito eta Kirmen Uriberen Garmendia errege.
                                          Iturria:  http://zarauzkohitza.eus/zarautz/1475001580463

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina