Gaur, martxoaren 2a, estreinatuko da zinemetan ERREMENTARI filma.. Lehendik, Sitgeseko Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdian aurkeztu zuten filma eta baita Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean ere. Harrera ona izan du bietan eta sari batzuk jaso ditu dagoenekoz.
Euskaraz grabatutako alegi bikaina, deabrua bera engainatzeko gai izan zen errementari baten historioa biltzen du. XX. mendearen hasieran Jose Maria de Barandiaranek bildutakoan oinarrituta dago eta hainbat berezitasun ditu. Batetik, genero fantastikoaren aldeko apustua, eta euskal kutsu folkloriko eta historikoa du. Bestetik, euskara hutsean grabatu da, eta Araban hitz egiten zen euskalkia berreskuratu du.
Zuzendaria: Paul Urkijo Alijo. Aktoreak: Eneko Sagardoi, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Gorka Aginagalde, Urko Olazabal, Kandido Uranga, Ramon Agirre. Iraupena: 96 minutu. Generoa: Fantasiazkoa. Alex de la Iglesiak bilbotarrak ekoiztu du.
Zuzendari gasteiztarraren lehen film luzea da eta aurretik Monsters do not exist, El Bosque Negro edota Jugando con la muerte film laburrei esker ezagun egin da nazioarte mailan 85 sari bildu eta gero.
Pelikula Arabako zenbait lekutan grabatu da, besteak beste, Korres, Antoñana, Kanpezu eta Miñaon.El Pobal Burdinolan grabatu da errementariaren ingurukoa. Bizkaian (Ubiden) eta Gipuzkoan ere filmatu dira zenbat irudi (Agorregi bertan).
“Oso proiektu berezia da niretzat; txikitan ikusi nahiko nukeen filma da, denetarik daukalako; misterioa, beldurra, abentura, umorea… Istorio dramatikoa da, baina umore beltzez jantzia. Argiztapenak ere giro hori sortzen laguntzen du, errementeriaren suaz argiztatu baititugu eszena asko. Gainontzekoetan, egunetako eguraldi txarrak asko lagundu digu; errodajearen bigarren egunean esaterako, sekulako lainoa agertu zitzaigun; meteorologiaren opari eder bat!”
Istorioa garaiko Araban girotuta dagoenez, zuzendariak galduta dagoen euskalki baten traza eman dio hizkuntzari: Arabako euskararen trazak errekuperatu nahi izan ditu, eta Koldo Zuazo, “Arabako Euskara” liburuaren egilea, hizkuntzalariaren laguntzaz, berpiztu egin dituzte orduko hainbat esamolde: “Araban beti egon da euskara, eta ahanzturan eroritako hitz eta esamoldeak berreskuratu nahi izan ditugu, filma ulergarria izan dadila zainduz, betiere. Ziur gaude arabar askok esamolde horiek identifikatuko dituztela”.
1843. urtean gertatzen da, Lehenengo Gerra Karlista hasi eta hamar urtera. Gure herrialdearen bihotzean historia ikaragarria erraztasunez kokatzera eramaten digun garaia. Krisi sakonean bizi zen garaia, zein armen indarraren poderioz (frantsesak edo espainiarrak) Euskal Askatasunekin akabatuko zuten. Euskal kontinentalek jadanik bizi izan zuten hori, Parisetik Hitzarmenarekin inposatutako errepublika bateratuaren ideiagatik. Euskal Herri penintsularrean, prozesua XIX.mendearen zehar luzatu zen, euskaldunekin ia akabatu zuten gerrate odoltsuekin.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina