1933ko martxoaren 12an hil zen Xabier Lizardi, euskal pizkunde garaiko idazle poeta eta kazetaria.
Jose Mari Agirre izen-abizenez, zuzenbidea ikasi eta empresa bateko kudeatzaile izan zen XX. mendearen hasieran, baina ez dugu gaur horregatik oroituko. 'Xabier Lizardi' ezizenez kazetari, antzerkigile eta olerkari handi izan zen. Zarautzen jaio baina Tolosan ia bizitza osoa egina, ekintzailea eta idazlea biak uztartu zituen 20ko hamarkadaren amaieran. Bizi zela olerki lan bakarra kaleratu zuen: 1932an Bihotz begietan bilduma, aditu askoren ustez maisulana. 'Bultzi lehiotik', 'Izotz ondoko eguzki' edo 'Mendi gaña' abestien hitzak Lizardiren olerkiak dira, eta gure garaira arte
iritsi dira.
Bera hil ostean 1934an Euskaltzaleak elkarteko lagunek etxean aurkitutako olerkiekin Umezurt olerkiak ere lana kaleratu zuten. Euskararen aldeko hamaika artikulu utzi zituen garaiko egunkarietan. Aitzol, Lauaxeta eta beste hainbatekin urte gutxitan sekulako ekarpena egin zuen Euskaltzaleak izeneko taldeak.
Lizardi gazterik, 37 urterekin, 1933an eraman zuen gaitzak. Beste taldekideak handik laster, 36an fusilatu zituen altxamendu frankistak. Zorionez ez zituen erabat isildu.
Lizardiren etxea. Egañatarrena bezala ezagutua.
Zarauzko erdigunean, Nafarroa kalean.
Abeslari askok kantatu dituzte bere olerkiak, baina Antton Valverdek diska eder oso bat egin zuen berarentzat.
Garrantzi handiko saria da euskarazko ipuingintzan, Lizardi saria. Urtero banatzen da bere jaiotzaren urteurrenaren bat eginez, apirilaren 23an. Autengoan Ramon Olasagastik jasoko du 4.000neuroko saria. Bere lana argitaratua izango da eta Udalak, urtero bezala, liburuaren 2.500 ale banatuko ditu doan herriko ikastetxeetan.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina