BEGEL

2018/03/13

MOBILIZAZIOAK IRAKASKUNTZAN

Orokieta Herri eskolako irakasleen %84k (HHn %95ek eta LHn %80k) bat egingo du martxoaren 14 eta 15ean deitua dagoen Hezkuntzako greba deialdiarekin.

Legeak agintzen duenez ikastetxea irekita egongo da, nahiz eta langileen lanuzteak eguneroko dinamikan eragin oso handia izan.

Aldarrikapenekin bat egiteko gonbidapena luzatzen dizuegu eta egingo diren mobilizazioetan parte hartzera animatzen zaituztegu.


Gobernuak 2010etik aurrera hartutako neurriak direla eta gure hezkuntza sistema oro har eta gaur egungo hezkuntza publikoarena zehazki egoera larrian kokatu dute. 
2017ko Abenduan eta inoiz ezagutu gabeko jarraipena izan duten 5 greba egun ondoren, mahaiak desblokeatu eta ondorengo mahaietan aldaketa nabarmenik izan ez duten eduki partzial batzuk jarri zituen mahai gainean Jaurlaritzak lehenengo aldiz. Irakaskuntzan,berriz, Hezkuntza sailak negoziazio mahairik ez du deitu ere egin, urtarrila geroztik. Otsailak 14rako mahai berri bat deitzeko konpromisoa hartu zuen arren, gaur egun mahai deialdirik gabe eta inolako proposamen gehigarririk gabe jarraitzen dugu.
Aldarrikapenek ondorengo elementuak dituzte oinarritzat:
  • Hezkuntzan inbertsio publikoa gehitzeko beharra
  • Lan baldintzetan aplikatutako murrizketak atzera botatzeko beharra
  • Hezkuntza publikoko sektore bakoitzean dauden prekarietate egoerei erantzun bat emateko beharra.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina