YES (JOVENES ESTUDIANTES EMPRENDEDORES) /IKASLE EKINTZAILE GAZTEAK. Hau da proiektuaren izena.
2017ko abenduan izan zen inaugurazioa Polonian. Han izan ziren gure bi ordezkari, jasotako Erasmus + sari ederrari esker.
Europako lurralde desberdinetako jantziak, doinuak eta dantzak bete zuten Haur Hezkuntzako ataria eta Lehen Hezkuntzako frontoia, gure Erasmus +proiektua gauzatuz, iazko Inauteritan.
Programan parte hartzen duten Europako ikasle eta irakasle ordezkaritzari
ongietorria egin zieten Udalean alkateak, Hezkuntza zinegotziak, Hezkuntza ikuskariak eta Donostiako Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Zuzendariak.
Turkian izan ziren LH5eko 2 irakasle kurtsoa amaitzear aldera eta orain Sizilian daude Orokietako zuzendaria, Arrate, eta LH6ko bi irakasle, Mari Karmen eta Juanma, Bagheriako alkateordearekin eta Erasmus+ proiektukideekin, formazioa jasotzen. Bertan, ekintzailetza nola landu aztertzen egon dira, IKTak erabiliz .
BEGEL
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak
(
Atom
)
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina