www.heraldo.es/noticias/aragon/2018/09/19/se-buscan-alternativas-campo-futbol-los-toboganes-los-patios-1267278-300.html
Patioa ez da toki neutro bat. Eskolarik gehienetan orduerdiko atsedenaldia izan ohi dute ikasleek goizean patioan igarotzeko, baina horrez gain, eguerdi partean ere haur gehienak eskolako jantokian geratu ohi dira bazkaltzen, eta beraz, beste bi ordu inguru pasa ohi dituzte patioan. Ikastetxe batzuetan, gainera, gorputz-heziketarako ere eremu hori bera erabiltzen dute; eta badira kasuak arratsaldeko aisialdi orduetan ere espazio berbera erabiltzen dutenak. Beraz, eskola-egunetan umeek bi ordu eta lau ordu artean igaro ditzakete eskolako patioetan. Beste edozein arlo curricularri eskaintzen zaion adina denbora edo gehiago. Merezi du, hortaz, gogoeta egitea haurrek eta nerabeek patioan barneratzen duten horren guztiaren inguruan.
Bertan harremandu, gatazkak bizi eta beren trebetasun sozial eta emozionalak bizitzen dituzte. Horrelaxe, genero, adin eta kulturen arteko harreman tartea bihurtzen da.
Baina patioek benetan haurrek dituzten premiei erantzuten ote diete? Zein balio nagusitzen dira? Zer-nolako jolasak, kirolak eta ikaskuntzak indartzen dira?
Eskola gehienetako patioaren argazkia antzekoa da. Asfaltoa eta hormigoia luze-zabal osoan, futbol-zelaia erdi-erdian, eta kasurik onenean, saskibaloiko kantxaren bat bazterren batean.
Hainbat ikastetxetan hasiak dira patioaren inguruan hausnartzen, espazioaren antolaketa modu berriak planteatzen, eta eraldaketak gauzatzen. Haurrak eta nerabeak patioan benetan ikasten ari diren horren inguruan eta barneratzen ari diren balioen gainean gogoeta egitea dute jomuga, eta ahal dela, ikasle guztien premiak asetuko dituzten espazioak antolatzea, patioa ere balio hezitzaileak barneratzeko gune eta harreman gizatiarrak sustatuko dituen eremu izan dadin.
ELKARTOKI eskolako patioen markoan garatzeko programa da. Sorkuntza eta diseinu tailerren bitartez ikasleek eskolako patioaren espazioan eta erabileran eragiteko lanak, artefaktoak eta esku-hartzeak asmatu eta eraikitzen dituzte. Programak eskolako patioen espazioaren azterketa, honen gaineko hausnarketa eta azkenik, honen sorkuntza eta eraldaketa fisikoa proposatzen du, eskola-komunitatea eta bereziki ikasleak, diseinu eta sorkuntza prozesuaren zentruan kokatuz.
2014tik Azpeitia, Lekeitio, Getxo, Gasteiz, Bilbo eta beste herri batzutako zenbait ikastetxek hartu dute parte Elkartokiren egitasmoan. Liburu honetan jaso dira esperientzi horiek. Deskargatu liburua helbide honetan.
Gaiaz gehiago: -Ikastolako jolastokia amestenhttp://www.hikhasi.eus/Albistegia/20180123/ESKOLAKO_PATIOA._Ikasle_guztiei_leku_egin_nahian
-La transformación de los patios escolares: una propuesta desde la coeducación eta proposamen didaktiko honetarako materialak hemen dituzu eskuragarri.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina