![]() |
Pertsona argia izatearen balioa adierazten da bertan.
Jostuntxo ausarta Grimm anaien istorioaren arabera, kolpe bakarraz akabatu zituen lantegian bera gogaitzen ari ziren zazpi euli.
Kopuruak harrituta, kalera atera zen bere balentria kontatzera; horretarako, gerriko batean “Zazpi kolpe bakarraz” bordatuz. Jendeak zazpi gizon zirela uste izan zuen. Jostuntxoaren ustezko adore eta indarragatik, erregeak, han zegoela jakitun, erresuma beldurtuta zuen erraldoi maltzur bat garaitzen bazuen, ordainetan, erresumaren erdia eta printzesaren eskua jasoko zituela agindu zion. Jostuntxo ausartak oztopoak gainditzea lortu zuen, trebetasun eta truku ugariri esker.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina