Orain berriz, bidai luzeagoa egin dugu, Alex mexikarra eta Mariana argentinarra, Noa eta Aitorren gurasoak, etorri zaizkigu eta.
Mexiko D.F. eta Buenos Aires hiritzarretako eskolen berri eman digute. Hiri hauen handitasunak erabat txunditu gaitu: beraien auzoa, Zarautz hiru aldiz adinakoa baita.
Google maps pantailan jarri eta gu bizigaren tokitik jiratu dugu globoa Ameriketako bi lurralde hauek kokatu arte.
Hemendik aurrera solasaldi politean hasi zaizkigu:
Distantzi handitara mugitu behar zuten eta autobusez joaten ziren. Mexikokoan jangelarik ez zuten eta goizez ordutegi jarraia egiten zuten. Horregatik hiru etenaldi izaten zituzten.
Goizean bandera igo eta beraien ereserkia abesten zuten uniformea jantzita. LH4en, banderari Jura egiten zioten, begirune handia baitzioten.
Eskolara dirua eramaten zuten eta bertan zuten denda, hamaiketakoa erosteko. Argazkitan erakutsi zizkiguten zenbat txutxe eta litxarreri zituzten salgai. Gure umeen harridura!
Hala ere fruta asko jaten dela han: mangoa, azenarioa, papaya,....eta bertan saltzen zutela, txikituta, zukatuta,...gero eta janari osasungarriagoak saltzen dituztela.
Hain leku desberdinetakoak izan, elkar ezagutzen ez eta hala ere,
azalpena erabat koordinatuta ekarri zutela zirudien!
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina