
Idoia Torregarai
Usurbilgo umoregilea dakargu blogera:
Eta poesia egin dutela iruditu zait.
Eskertzekoa da, gutxitan egiten baitugu topo emakume umoregile euskaldun batekin.
Barretartia blogarekin hasi zen, 2012an, ikastaro batzuk ematen ditu, eta badira urte batzuk plazaz plaza dabilena. Umoreak ahalduntzeko balio izan diola aitortu du, bizitza ikusteko beste modu bat dela.
Aktoreak egon dira, Kontxu Odriozolatik hasita, edo Bi eta bat-ekoak... Badago tradizio bat antzerkian. Hor daude, baita ere, Aitziber Garmendia, edo Onintza Enbeita, baina gutxi dira oraindik, eta, umoregile etiketarekin, gutxiago.

Ahoan bilorik gabe, eta, batez ere, gelditu gabe hitz egiten dute. Biak baserrikoak, kazetaritza ikasitakoak, umorezaleak eta umorea lantzen dutenak... euskalkiak, amatasuna, onomatopeiak, gorpuzkerak, euskarakadak...
Plazer bat !
Bakean dagoenari bakean utzi: itxura guztien arabera, ez dute inortxo ere bakean utziko.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina