ODOLEAN DARAMAGU
Gaur hasi eta igandea bitartean Literaturia 2015 ospatuko dugu Zarautzen. Gaia Ardoa izango da eta lema “Odolean daramagu”.
Egitarauko
performance eta ekitaldiak ahalik eta berritzaileenak izan daitezen
saiatu dira. Estrainekoz
Literaturian
argitara emango dira zenbait idazleren lanak. Besteak beste gurekin izango
ditugu:
Bernardo Atxaga (Garoan egingo den aurrekitaldi batean), Harkaitz Cano
Mursegorekin, Edorta Jimenez Aurresku dantzariekin, Jon Alonso eta
Pagadi, poteo
literarioak gidatuz herriko tabernetan, Itxaro Borda, Urretabizkaia
etab.
Ekitaldi gehienak propio apaindutako Modelo Aretoan egingo dira
(bertsosaioa
Gaztetxean izango bada ere), liburu-azoka Zigordia kalean eta liburu
aurkezpenak Garoa liburudendan.
Gaur, osteguna, jaialdia
irekitzeko, "Zentzumenen zoramena" ekitaldia izango da Talaiberri
txakolindegian. Bertan idazle batzuk beren azken lanetako pasarteak
irakurriko dizkigute eta bakoitzari egokien datorkien txakolin,ozpin edo
pattarra proposatuko die dastatzeko eta propio ekoitzitako lurrina ere
ekarriko dute, bertaratzen diren guztiek usaindu dezaten.
Bihar Anjel Lertxundik egingo du irekiera-hitzaldia eta ondoren, Porto ikuskizuna eskainiko dute Harkaitz Canok eta Musergok.
Informazio guztia helbide honetan eskura daiteke:http://literaturia.eus/
Egitaraua.
Zenbait
ekitaldirako beharko diren sarrera-bonoak Sanz Enea Kultur Etxean eta
Garoa liburu-dendan lor daitezke aurretik. literaturia@gmail.com posta
elektronikora idatzita ere erreserba daitezke bonoak.
BEGEL
2015/05/28
2015/05/25
MIKEL LASA ZARAUZTARRAK IRABAZI DU COCA-COLA NARRAZIO LABURREN SARIA

Egun, Lizardi Institutuan dabil 2. DBHn eta Coca-Cola narrazio saria irabazi du, EAEko eta Nafarroako eremuan.
Mikelek 12. Edizioaren Euskarazko narrazio laburren lehiaketan parte hartu zuen beste milaka ikasleekin batera. Gai jakin baten inguruan egin behar izan zuten idazlana: “Argia altxor bat da, ez duzu uste?”
Datorren maiatzaren 27an, Bilbon egingo den ekitaldian parte hartuko du Mikel Lasak. Ekitaldi horretan adieraziko dituzte estatu mailako finalistak zeintzuk diren. Izan ere, euskarazko idazleak, gaztelania ez den beste estatuko hizkuntzekin batera, lehiatzen dira.
Zorionak Mikel, merezi duzu eta!
2015/05/20
PARTAIDETZA ITZELA
Liburu eguna ia hilabete pasa zen arren, oraindik ere badira geletara azaltzen zaizkigunak bere borondate handiz, ipuina kontatzera, poematxoren batzuk esatera, nor bere bizipenak adieraztera, kantatzera, musika tresnaren bat jotzera edota hitzalditxoren bat azaltzera. Eta gu, noski, beti prest entzuteko eta ikusteko!
Nola adierazi gure eskerrak hain jator etortzen zareten guztioi!
Mila esker Dominika Gernikako bonbardeaketa garratzaren bizipenak ekartzeagatik, Miren eta Arantxaren ahots eztiekin edo Pabloren poema xamurrekin etortzeagatik, Mitxelen urteroko itsas istoriogatik, Juan Sebastian Elkanoren ibilaldi luzea aurten, Itziarren zientzia kontuak hain gertukoak egiteagatik, aurten robotekin, Grahan eta Joana ingelese hurbiltzeagatik,Eli eta erditze kontu erakargarriak,...Nola adierazi denak!: Genaro, Jon, Silvia, Leo, Luis Mari, Mireia, Mikel, Leire, Cristina, Miguel, Francis, Aitor, Arrate, Bakarne, Edurne, Niko, Estitxu, Xabier, Pilar, Kontxi eta Jose Mari, Urko, ...eta baita Alba, Maialen, Nagore, Marta, Ana, Asier, Unax, Aratz, Ibai, Danel, Maria, Eider,...ikasle prestuak.
Ez da erraza izango guztiak hemen behar bezala azaltzea, baina aipamen txiki bat egin gabe ezin utzi.
Barkatu parte hartu eta argazkirik gabe geratu zaretenoi.

Etiquetas:
ekintzak
,
ikusentzunezkoak
,
ipuinak
,
Irakurketa
,
kantak
2015/05/15
EUZKITZEK badu ordezkoa: Unai Algarabel
Nork ez du erreferente edo idolo bat? Nork ez du inoiz futbolari edo
pelotari kuttunenaren pareko izatearekin amestu? Irujo asko gustatzen zaion
arren, Unai Algarabel ortuellarraren ametsa Xabier Euzkitze berria
izatea da. Halaxe probestu zuen asteburu honetako pelota
partiduan, hitzik gabe utziaz baita Euzkitze bera ere. Hori hitz-jarioa!
Iturria: Zuzeu
2015/05/14
GU ERE BERTSOTAN, amaiera ekitaldia
OROKIETA IRRATIA
Gogora arazten dizuegu gure irratia entzun ahal izateko frekuentzia aldatu egin dela. Berria: FM 100,80 da.
Dena den, euskal kanta berrien lehiaketarako ez duzue irratia sintonizatu beharrik.
Dena den, euskal kanta berrien lehiaketarako ez duzue irratia sintonizatu beharrik.
2015/05/12
GURE IRRATIKO EUSKAL KANTA BERRIEN wix-a
Iazko arrakasta ikusirik aurten ere Orokieta Irratiak lehiaketa bizi honi ekin dio. Sar zaitezte Euskal Kanta Berrien wix gunean eta hauta ezazue gustukoena duzuena.
3. mailatik gora, gelaz gela kanta bat aukeratu dute eta hementxe daukazue berari dagokion bideoklipa. Entzun, kantatu, dantzatu eta eman botoa!
3. mailatik gora, gelaz gela kanta bat aukeratu dute eta hementxe daukazue berari dagokion bideoklipa. Entzun, kantatu, dantzatu eta eman botoa!
XXXIII. SALBATORE MITXELENA SARIAK

Ipuinak, A -1 maila.
Nerea Arrieta Araiztegi.“ Txantxangorri abeslaria.”. 1.saria.
Iñaki Alzibar
Ugalde. “ Non da nire lokatza?.”
2. Saria.
2. Saria.
Ipuinak, A-2
maila.
Nerea Isusi Gómez. “Maikruxen abenduko egunerokoa.” 2. saria.
2015/05/11
Ongi idaztearen dotorezia
Maiatzaren 9ko Berrian, Ilargi Agirrek ondo idazteari buruzko artikulu interesgarria idatzi digu.Hona zati batzuk baino ez ditugu ekarri. Osorik irakurri nahi izanez gero, egin klik hemen.
Ortografia da hizkuntza baten idazkuntzaren oinarrietako bat. Teknologiaren eta sare sozialen eraginez, inoiz baino gehiago idazten du orain jendeak, eta adituek diote idazketa modu berri bat sortu dela. Gakoa da lagunartekoa eta maila jasoa bereiztea eta bakoitza noiz erabili behar den zehaztea.
Etortzn bazra + poztuko naiz :). Mx.
Edonork ulertuko luke mezu hori, gaur egun. Bi
erregistro bereizi behar direla esan du Kike Amonarrizek . «Orain arte, maila formalean bakarrik idazten
genuen; baina, gaur egun, idazteko modu informal bat sortu da. Hitz
egiten dugun bezala idazten dugu. Ez dugu asaldatu behar horregatik»... XXI. mendean agertutako fenomenoa dela dio, eta sakelako
telefonoak agertzearekin lotu du....Harreman pertsonaletan eta sare
sozialetan erabiltzen da idazteko modu informal hori. Ez dira
errespetatzen ortografia arauak, hitzak laburtu egiten dira, hizkuntzak
nahasten eta emotikonoak erabiltzen.... Garai batean ahoz egiten
ziren zenbait harreman idatziz egiten dira. Egoera berriaz jabeturik,
baikor ageri da Amonarriz, eta hizkera informala eta lagunartekoa
garatzeko aukera gisa ikusten du fenomenoa. Erregistroak ongi bereiztea
da gakoa. Norberak jakin behar du noiz, norekin eta zein unetan erabili
behar duen idazteko modu bat edo bestea. ...
....Amonarrizen ustetan. «Ortografia akatsek hizkuntzarekiko utzikeria adierazten dute, eta ortografia errespetatzeak, hizkuntzarekiko jarrera bat. Hizkuntza maite duen pertsonak beti zainduko du hizkuntza hori, bai ortografian, hiztegian eta sintaxian, alderdi guztietan»...
...Leire Narbaizak 25 urtez euskaltegietan euskara irakasle, azken urteetan ortografiaren gainbehera sumatu du. «Kaskartu egin da jendearen ortografia maila»...
Ortografia heziketa kontu bat dela uste du Narbaizak. «Norbaiti irakurri nion mahaian ongi jatea bezala dela, irakurtzearen eta idaztearen manera onak dira ortografia, eta egia da. Hartzen duzu akats ortografikoz betetako testu bat eta atzeraka ematen dizu. Testu kaskarragoa izan arren, akatsik ez duena, aldiz, errazago irakurtzen da».
Irakurtzeko ohituraren inguruan ere mintzatu da irakaslea. Orokorrean ikasleek lehen baino gutxiago irakurtzen dute.Horrek eragin zuzena du jendearen ortografiaren mailan. «Asko irakurriz gero, hitzak barneratu egiten dira. Gaur egun, mezu laburrak eta informalak irakurtzen dira gehien; Twitterreko txioak eta whatsapp-ak»...
Iturria: Berria,2015-05-09,Bizigiro, Ongi idaztearen dotorezia
Ortografia da hizkuntza baten idazkuntzaren oinarrietako bat. Teknologiaren eta sare sozialen eraginez, inoiz baino gehiago idazten du orain jendeak, eta adituek diote idazketa modu berri bat sortu dela. Gakoa da lagunartekoa eta maila jasoa bereiztea eta bakoitza noiz erabili behar den zehaztea.

....Amonarrizen ustetan. «Ortografia akatsek hizkuntzarekiko utzikeria adierazten dute, eta ortografia errespetatzeak, hizkuntzarekiko jarrera bat. Hizkuntza maite duen pertsonak beti zainduko du hizkuntza hori, bai ortografian, hiztegian eta sintaxian, alderdi guztietan»...
...Leire Narbaizak 25 urtez euskaltegietan euskara irakasle, azken urteetan ortografiaren gainbehera sumatu du. «Kaskartu egin da jendearen ortografia maila»...
Ortografia heziketa kontu bat dela uste du Narbaizak. «Norbaiti irakurri nion mahaian ongi jatea bezala dela, irakurtzearen eta idaztearen manera onak dira ortografia, eta egia da. Hartzen duzu akats ortografikoz betetako testu bat eta atzeraka ematen dizu. Testu kaskarragoa izan arren, akatsik ez duena, aldiz, errazago irakurtzen da».
Irakurtzeko ohituraren inguruan ere mintzatu da irakaslea. Orokorrean ikasleek lehen baino gutxiago irakurtzen dute.Horrek eragin zuzena du jendearen ortografiaren mailan. «Asko irakurriz gero, hitzak barneratu egiten dira. Gaur egun, mezu laburrak eta informalak irakurtzen dira gehien; Twitterreko txioak eta whatsapp-ak»...
Iturria: Berria,2015-05-09,Bizigiro, Ongi idaztearen dotorezia
2015/05/07
MAKINAK ERAIKITZEN 4. MAILA
Erakusketa eder honekin azaldu digute 4. mailakoek MAKINEN gaian landu eta ikasitakoa.
Palanka, polea, gurpila, torlojua,plano inklinatua...maketa txikitan eraiki dituzte eta eskemetan adierazi egin dutena.
Lan ederra!
Gu zarauztarrak! Gu euskaldun txikiak!
Ni euskalduna projektua euskara sustatu eta Euskal Herriko euskalki desberdinak ezagutarazteko sortu zen. Hau dela eta, herri askotatik dabiltza bertako hizkera jaso eta aztertzeko asmotan.(Durango, Errenteria, Baiona, Arantza, Aia, Etxarri, Zornotza, Gares, Orio, Lizarra, Hendaia, Bermeo, Elantxone, oiartzun, Azpeitia, Eulate,...)
Maiatzaren 4ean, astelehenean, gure eskolara etorri ziren. Horrela zioten projektuaren ordezkariak: "Txikiak urduri etorri zitzaizkigun, baina laster kameraren aurrean
jolasten hasi ziren eta mikrofonoarekin ere jolasten egon ziren. Breakdance erakusketa eta guzti egin ziguten! Eta noski, egindako galdera guztiak ederto erantzun zituzten, umorez eta ilusioz.
Goizean, herria bisitatzen egon ginen.
Herriko alde zaharretik abiatu ginen hondartzaraino. Eta ondoren
hondartzatik eskolarako bidea egin genuen. Herri polita eta lasaia da
Zarautz. Harriturik geratu ginen jende guztia bizikletan ibiltzen
ikustean! Jende osasuntsua bizi da bertan!
Mila esker gure proiektua onartu duen Orokieta Herri Eskolari eta bertako
zuzendariari eta irakasleei. Gure eskerrik bereziena gure sei
protagonistei. Lehen mailako Leanna eta Iraitz; bigarren mailako Eki
eta Itziar; eta hirugarren mailako Nahia eta Anuk. Aupa zuek!"
Bideo polita iruditu zaigu denok ikusteko eta horregatik ekarri dugu blogera.
2015/05/03
JUAN GOYTISOLO, Cervantes saria

Goytisolo
50eko belaunaldiko narratzailerik garrantzitsuena da eta bere obran
eleberriak, ipuinak, bidaia-liburuak eta olerkiak daude.
Entsegugile
modura ere brezi izan da eta baita olerkigile bezala.
Mundu
arabiarrarekin edukitako harreman estuaren ondorioz Marokora joan zen
bizitzera eta obra interesgarri hauek gauzatu zituen bertan.
Saria jasotzerakoan dikurtso erreibindikatiboa bota zuen erabat.
Saria jasotzerakoan dikurtso erreibindikatiboa bota zuen erabat.
Literatura Kritikarien Elkartearen Sariak

Felipe Juaristik Piztutako etxea
liburuagatik jaso du saria eta Unai Elorriaga Iazko hezurrak (Susa, 2014) liburuagatik saritu dute.
Harpidetu honetara:
Mezuak
(
Atom
)