Zarauzko Udalak herriko ikastetxeekin batera antolatutako GU ERE
BERTSOTAN egitasmoaren amaiera ekitaldia izan zen maiatzaren 11ean
Aritzbatalde Pilotalekuan.
500 bat ikaslek hartu dute parte egitasmoan ikasturte guztian zehar.
Jokin Uranga eta Iñaki Gurrutxaga bertsolarien bidez bertsolaritzara
hurbiltzeko aukera izan dute.
2007an hasi zen egitasmoa, beraz, azken zortzi ikasturtetan Zarauzko
ikasleek parada ederra izan dute bertsolaritza zer den ikasteko eta
baita bertsotan jarduteko ere.
Aurten ere bi jaialdi izango dira, bata 17:30an eta bestea 19:00etan.
Orokieta, Antoniano, Ikastola eta La Salleko ikasleek ikasturtean zehar
ikasitakoa erakutsiko ahal izan dute Aritzbatalde Pilotalekuan, giro
alai eta umoretsuan.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina