Ortografia da hizkuntza baten idazkuntzaren oinarrietako bat. Teknologiaren eta sare sozialen eraginez, inoiz baino gehiago idazten du orain jendeak, eta adituek diote idazketa modu berri bat sortu dela. Gakoa da lagunartekoa eta maila jasoa bereiztea eta bakoitza noiz erabili behar den zehaztea.

....Amonarrizen ustetan. «Ortografia akatsek hizkuntzarekiko utzikeria adierazten dute, eta ortografia errespetatzeak, hizkuntzarekiko jarrera bat. Hizkuntza maite duen pertsonak beti zainduko du hizkuntza hori, bai ortografian, hiztegian eta sintaxian, alderdi guztietan»...
...Leire Narbaizak 25 urtez euskaltegietan euskara irakasle, azken urteetan ortografiaren gainbehera sumatu du. «Kaskartu egin da jendearen ortografia maila»...
Ortografia heziketa kontu bat dela uste du Narbaizak. «Norbaiti irakurri nion mahaian ongi jatea bezala dela, irakurtzearen eta idaztearen manera onak dira ortografia, eta egia da. Hartzen duzu akats ortografikoz betetako testu bat eta atzeraka ematen dizu. Testu kaskarragoa izan arren, akatsik ez duena, aldiz, errazago irakurtzen da».
Irakurtzeko ohituraren inguruan ere mintzatu da irakaslea. Orokorrean ikasleek lehen baino gutxiago irakurtzen dute.Horrek eragin zuzena du jendearen ortografiaren mailan. «Asko irakurriz gero, hitzak barneratu egiten dira. Gaur egun, mezu laburrak eta informalak irakurtzen dira gehien; Twitterreko txioak eta whatsapp-ak»...
Iturria: Berria,2015-05-09,Bizigiro, Ongi idaztearen dotorezia
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina