ODOLEAN DARAMAGU
Gaur hasi eta igandea bitartean Literaturia 2015 ospatuko dugu Zarautzen. Gaia Ardoa izango da eta lema “Odolean daramagu”.
Egitarauko
performance eta ekitaldiak ahalik eta berritzaileenak izan daitezen
saiatu dira. Estrainekoz
Literaturian
argitara emango dira zenbait idazleren lanak. Besteak beste gurekin izango
ditugu:
Bernardo Atxaga (Garoan egingo den aurrekitaldi batean), Harkaitz Cano
Mursegorekin, Edorta Jimenez Aurresku dantzariekin, Jon Alonso eta
Pagadi, poteo
literarioak gidatuz herriko tabernetan, Itxaro Borda, Urretabizkaia
etab.
Ekitaldi gehienak propio apaindutako Modelo Aretoan egingo dira
(bertsosaioa
Gaztetxean izango bada ere), liburu-azoka Zigordia kalean eta liburu
aurkezpenak Garoa liburudendan.
Gaur, osteguna, jaialdia
irekitzeko, "Zentzumenen zoramena" ekitaldia izango da Talaiberri
txakolindegian. Bertan idazle batzuk beren azken lanetako pasarteak
irakurriko dizkigute eta bakoitzari egokien datorkien txakolin,ozpin edo
pattarra proposatuko die dastatzeko eta propio ekoitzitako lurrina ere
ekarriko dute, bertaratzen diren guztiek usaindu dezaten.
Bihar Anjel Lertxundik egingo du irekiera-hitzaldia eta ondoren, Porto ikuskizuna eskainiko dute Harkaitz Canok eta Musergok.
Informazio guztia helbide honetan eskura daiteke:http://literaturia.eus/
Egitaraua.
Zenbait
ekitaldirako beharko diren sarrera-bonoak Sanz Enea Kultur Etxean eta
Garoa liburu-dendan lor daitezke aurretik. literaturia@gmail.com posta
elektronikora idatzita ere erreserba daitezke bonoak.
BEGEL
2015/05/28
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak
(
Atom
)
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina