Ni euskalduna projektua euskara sustatu eta Euskal Herriko euskalki desberdinak ezagutarazteko sortu zen. Hau dela eta, herri askotatik dabiltza bertako hizkera jaso eta aztertzeko asmotan.(Durango, Errenteria, Baiona, Arantza, Aia, Etxarri, Zornotza, Gares, Orio, Lizarra, Hendaia, Bermeo, Elantxone, oiartzun, Azpeitia, Eulate,...)
Maiatzaren 4ean, astelehenean, gure eskolara etorri ziren. Horrela zioten projektuaren ordezkariak: "Txikiak urduri etorri zitzaizkigun, baina laster kameraren aurrean
jolasten hasi ziren eta mikrofonoarekin ere jolasten egon ziren. Breakdance erakusketa eta guzti egin ziguten! Eta noski, egindako galdera guztiak ederto erantzun zituzten, umorez eta ilusioz.
Goizean, herria bisitatzen egon ginen.
Herriko alde zaharretik abiatu ginen hondartzaraino. Eta ondoren
hondartzatik eskolarako bidea egin genuen. Herri polita eta lasaia da
Zarautz. Harriturik geratu ginen jende guztia bizikletan ibiltzen
ikustean! Jende osasuntsua bizi da bertan!
Mila esker gure proiektua onartu duen Orokieta Herri Eskolari eta bertako
zuzendariari eta irakasleei. Gure eskerrik bereziena gure sei
protagonistei. Lehen mailako Leanna eta Iraitz; bigarren mailako Eki
eta Itziar; eta hirugarren mailako Nahia eta Anuk. Aupa zuek!"
Bideo polita iruditu zaigu denok ikusteko eta horregatik ekarri dugu blogera.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina