Zientzia eta teknologia herritarrei gerturatu eta herriko ikerlariak balioan jartzeko helburuarekin, Zarautzen Zientziaz Blai ekitaldia antolatu du ZarautzOnek gaurko.
Modelo aretoan izango da, Udazkeneko AstearteOn zikloaren barruan, arratsaldeko 19:00etan .
Horretarako zientzia eta teknologia alorrean adituak diren Zarauzko gazte ikerlariak gonbidatu dituzte: Amaia Hernandez, Imanol Tubia eta Amaia Benitez ingeniari biomedikoak, eta Manex Serras matematikaria. Horiekin batera, berrikuntza gisa, Lanbide Heziketako ikasle bat ere izango da: Andoni Aizpurua instalazio elektriko eta automatikoko zikloko ikaslea, hain zuzen.
Gonbidatu bakoitza une honetan lantzen ari den edota aurrez landutako proiektuaz ariko da, aurkezpen txiki bat eginez.
Ana Galarraga Elhuyarreko ordezkariak aurkeztuko du. Ikerlari gazteen ondoren, Juan Ignacio Perezek hartuko du hitza. Fisiologian katedraduna, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia eta EHUko Kultura Zientifikoa Katedraren koordinatzaileak, teknologiak eta zientziak gizarteari egiten dion ekarpenaz jardungo du.
Bertaratu ezin dutenek streaming bidez zuzenean jarraitu ahal izango dute gaurko ekitaldia. Horretarako, zarautzon.nirestream.com webgunea izango da erabilgarri.
Iturria: http://zarauzkohitza.eus/zarautz/1478165835688
BEGEL
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak
(
Atom
)
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina