BEGEL

2016/11/21

Bertso jaialdi berezia antolatu dute azaroaren 25erako

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguneko saioan 6 bertsolarik hartuko dute parte, hiru emakumezkok eta hiru gizonezkok, profil ezberdinetakoak: Felix Zubia eta Ainhoa Agirreazaldegi zarauztarrak, Sustrai Colina urruñarrak,  , Danel Olano getariarrak, Rosi Lazkano Elkanokoa eta Oihana Iguaran villabonarrak.
Ezkerretik, Jon Zaldua gai jartzailea, Edurne Urbieta Parekidetasun teknikaria, Gloria Vazquez Parekidetasun zinegotzia eta Felix Zubia bertsolaria, Modelo parean. 
Parekidetasun sailak antolatu du, Felix Zubiaren laguntza "paregabearekin". Modelon izango da, 20:00etatik aurrera.

Saio horren helburua emakumeenganako indarkeria salatzea da, baina baita herritarren sentsibilizazioa lantzea ere. Vazquezek gogoratu du aurten, uztaila bitartean, udalerrian indarkeria matxistari lotutako 23 kasuren berri izan dutela Zarauzko Ongizate sailean. Horregatik, "argi" dago salatu ez ezik, sentsibilizazio lan bat ere egin behar dela, "indar guztiak jarriz horretan"... hori ere landu nahi dute bertso jaialdiarekin. Eta baita kontrakoa ere: "Tratu onak landu behar ditugu, eta modu positiboan lantzen baditugu, lorpen gehiago izango ditugu".
Jon Zaldua ariko da gaiak jartzen: "Gaia oso gogorra da eta gai serioak ere izango dira, baina saiatuko gara umore puntu bat ere bilatzen". Taldeka, binaka zein bakarka ariko dira, eta ordu eta erdi inguruko saioa eskainiko dute.
Sarrera egunean bertan eskuratu ahalko da, aretoko lehiatilan, 3 euroan. Modelora joan ezin dutenek, saioaren hurrengo egunetan Hitzetik Hortzeran zein bertsoa.com-en ikusteko aukera izango dute saioa edo haren zati batzuk, behinik behin.

Hilaren 23an, indarkeria matxistaren inguruko egun osoko jardunaldiak izango direla Alameda hotelean, eta legea izango dutela hizpide hainbat hitzalditan, gaztelaniaz. Arratsaldean, berriz, indarkeria matxista jasan duten biktimei hitza emango diete.
Jakinarazi du oraingoz 40 bat lagunek eman dutela izena, eta interesa dutenek badutela parte hartzeko aukeraberdintasunazarautz.files.wordpress.com atariaren bidez, Parekidetasun sailera bertaratuta (Zigordia kalea, 33, 1. solairua), 943-005117 telefonora deituta edota berdintasuna@zarautz.eus helbidera idatzita .

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina