BEGEL

2016/11/20

“Nola kendu ume bati irakurtzeko gogoa di-da batean” (Eva Alberdi)


Behin baino gehiagotan ekartzen ditugu blog honetara irakurzaletasuna sustatezko proposamenak. Sakatu hemen aurrekoak ikusteko.
Gaurkoan, juxtu, aurkakoa dakarkigu: 8 pausotan irakurtzeko gogoa kentzeko modua. 
Izan ere, gure liburutegian 1. ziklokoei etxerako liburuak emateko ohitura daukagu. Guraso bileretan ere esan-esaten dugu ez direla prezeski umeak bakarrik irakurtzeko. Beraiekin ikusi, kontatu, irakurri , hitzegin,...azken finean, goxatzeko une bat baizik. 
Baina haur askok komentatzen digute etxean bakarrik irakurtzeko esaten diotela, beraien lana dela eta. Beste ziklotan ere batek baino gehiago aipatzen du derrigortzen dituztela aspertuta daudenean irakurtzera, eta egokia deritzogu, tarteka gogoeta egitea honi buruz. 
Eva Alberdik aipatzen duen Edgardo Civallero bibkiotekariaren idazkia:
bertan ZORTZI PAUSO AIPATZEN DITU UME BATEK IRAKURKETA GORROTATZEKO.
                                                                  La niña que odiaba los libros. Manjusha Pawagi 
                                                                   ilustrado por Leanne Franson, Juventud, 2004
1. Gorde itzazu liburuak bere eskuetatik urrun. Asko ukitu ezkero suntsitu egingo ditu, batez ere liburuki fin horiek edota irudi-album eder horiek.
2. Ez iezaiozu irakurri liburu bat baino gehiago astean. Bestela, irakurketaren menpeko bihur daiteke. Gainera, irudimena elikatzeko baditu telebista, bideo-jokoak edo mugagabea den unibertso digital hori.
3. Ez irakurri inoiz ere ume baten aurrean. Bestela, eredutzat hartuko zaitu, eta imitatzeko gogoa sortuko zaio. Izan ere, bakarrik ikasteko beharrezkoa den hori plazerra dela pentsatu dezake.
4. Debekatu itzazu irakurketa txar guztiak. Ez izan beldurrik ezta errukirik ere umeari interesa pizten dioten istoriotxoak, aldizkariak edo umore kutsua duen edozein liburu kanporatzeko: liburu onei garrantzia kenduko liekete.
5. Egin umeari galderak sarri, irakurri duen guztia zuzen ulertu eta buruz ikasi duen egiaztatzeko.(Zenbat aldiz egin dugu hori?!!!!!!!!)
6. Umeak irakurtzen ikasten duen unetik bertatik utzi istorioak kontatzeari: bere kabuz irakur ditzake eta.
7. Behartu egunean gutxienez hamar orrialde irakurtzera, eta bakarrik zuk aukeratutako liburuenak: ondo idatzitako liburuak, eduki serioak dituztenak eta balore onak erakusten dituztenak.
8. Eta azkenik, derrigortu hasten dituen liburuak amaitzera… jateko guztia amaitu behar duen arrazoi berberagatik: liburuak ez dituzten ume pobreak daudelako!


Aita, ama, irakasle: hausnarketa serioa egin honi buruz eta ikusiko duzu nola lortzen duzun zure helburua.


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina