
1978) 'Pikondoaren balada' ipuina aukeratu du Lizardi Sariko epaimahaiak.
3.700 euro jaso ditu, eta udalak ipuinaren 2.500 ale banatuko ditu doan ikasleen artean.
Pikondoaren balada ipuinak «familia istorio batetik, istorio unibertsal bat kontatzen du». Osaba Lukasek une batean erabakitzen du bere etxe ondoan dagoen pikondora igoko dela eta ez dela bertatik jaitsiko. Nahiz eta gerra etorri, nahiz eta gerran parte hartzeko deitua izan, nahiz eta bere anaia gerrara joan, berak esaten du ezetz, bera ez dela jaitsiko pikondotik.
Pikondoarena da bizitzaren gaineko filosofia bat: lurrari lotuta dago, bai, baina era berean begiak hodeiertzera ditu jarrita, naturara, txoriei…
Lukasen istorioa da, baina Martinak, haren ilobak, kontatua bere hitzekin. Kontakizun honek ekintza gutxi ditu, baina gogoeta asko. Martinak bere familiaren istorioa kontatzen du, bere osaba aitzakitzat hartuta, eta pikondoa bihurtzen da protagonista.

Horrez gain Lukasek balio handia ematen dio ahozkotasunari, tradizioari, filosofiari zein literaturari eta bere ilobari trasmitituko dizkio euskal baladak, esaera zahar, kantu eta atsotitz franko.
Hamar urte badira idazten hasi zenetik eta makina poema liburu eta haurrentzat ipuinak idatzi ditu. Hainbat sariren jabe ere bada .
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina