Xake bizidunarekin ekin zioten Eskolarteko II. Xake Festari, ostiralean. Larunbatean izan zen txapelketa eguna: 162 haur eta gaztek Orokieta Herri Eskolako frontoian partidak jokatzen. Goizean lau txanda eta arratsalkdean beste hiru izan ziren. Ondoren sari banaketa egin zuten.
Amaiera emateko, igandean aldi bereko partidak jokatu zituzten malekoian, Zarauzko Damaren parean. Edonork hartu ahal izan zuen parte, helburua xakea herritarrengana gerturatzea baita.
Aste bukaera trinko hau bukatuta pozik eta datorren urterako indarrak hartu eta edizio berri bat antolatzeko prest.
Aste bukaera trinko hau bukatuta pozik eta datorren urterako indarrak hartu eta edizio berri bat antolatzeko prest.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina