Musika Plazako kiosko bertan, haurrei zuzendutako gune berezia antolatu dute, Manolo Urbieta herrikideari omenduz, eta larunbat eta igandean Jon Braunen tipia txokoa aurkitu dute gaztetxoenak. Ipuin kontalariak: Pello Añorga, Yoseba Peña, Dorleta Kortazar edo Ibai Ferrera bertan izan dira umeen literatur zaletasuna bultzatzeko asmo eta gogoarekin. Imanol Mercerok egindako liburu aurkezpenak, irakurketa klubeko gaztetxoen antzerkia, lasai irakurtzeko gunea... izan da berrikuntza polita.
Gu ere pozik gara, tipi honen apainketaren partaide zuzenak izan garelako, aurreko sarrera batean aipatu genuen bezala. Erakargarria gertatu da kioskoaren itxura berria!
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina