Zarautz kirol elkarteko xake sailak eta Orokieta Herri Eskolak antolatuta
Berrikuntza garrantzitsu bezala, bihar, ostirala, arratsaldeko 18:00etan, Musika plazan egingo den xake biziduna aurkeztu zuten. Bertan, Orokietako 2. mailako ikasleak xake pieza bihurtuko dira eta xake partida bat jokatuko dute. Gerturatzen diren ume guztiek ere izango dute ekin-tza honetan parte hartzeko aukera.
Igandean, iaz bezala, xake taulak aterako dira malekoira eta nahi duten guztiek klubeko zenbait kideekin jokatzeko aukera izango dute.
Honetaz gain, antolatzaileek Arnasa Gipuzkoa, fibrosi kistikoaren aurka lan egiten duen erakundea gonbidatu dute aurten ere.Honen inguruan informazio gehiago emateko larunbat goizean Orokieta Herri Eskolan hitzaldi bat emango dute. Era berean, igandean stand bat jarrito dute malekoian, interesa duten guztiei banakako informazioa emateko.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina