Nemesiori ez zaio gustatzen irakurtzea baina Andereñoak beti esaten dio zerbait irakurri behar duela. Anaia zaharrarekin motoan ibiltzea du gustoko. Istripu baten ondorioz, ospitalean denboraldi bat pasatu dute. Orduan, egiatzat zituen hainbat gauza gezurrak direla ohartu da. Ipuina idatzi du bertan eta ikaskideei irakurtzerakoan sortarazi dion pozak erakutsi dio badaudela gauza interesgarri franko munduan gozatzeko.
Ahoz gora irakurtzeak testuari berari ez ezik, entzuleei, eta irakurtzeko moduari ere garrantzia ematen dio; intonazioan, azentuan, abiaduran edota artikulazioan, ez baldin bada arretarik jartzen, ez da ulertuko adierazi nahi dena.
Eskerrik asko, Dune, liburu hau ezagutzera eman diguzulako.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina