BEGEL

2018/01/23

ERREFUXIATUEKIN SOLASEAN.

Balantzea samingarria da.

http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/bideoak/osoa/5348914/bideoa-arabiar-udaberriaren-7-urteurrenean-bizi-dira-gurean-errefuxiatuak/  (Sakatu lotura honi bideoa osorik ikusi ahal izateko)

Igande eguerdiko Teleberrin agertu ziren Bayan senar-emazteak. Euskadira iritsitako errefuxiatu batzurekin egon zen erreportaria, gizarteratze prozesua nola ematen ari den jakin asmoz. Horien artean, eskolako bi ikasleren gurasoekin, Nadera eta Ghiath Bayan. 6 hilabete daramatzate Euskadin, baina duela 5-6 urte atera ziren Siriatik, Libano aldera (beste 4 urte bertan). Laguntzak jasotzeko zerrenda batean izena eman eta honuntza etortzeko aukera izan zuten eta gurekin ditugu beste familia siriar batekin. Etorkizunean lana eta etxe propioa nahiko lituzkete.
Europar Batasunak adostutako Errefuxiatuen Programaren barruan Nadera eta Ghiath dira etorri ahal izan duten gutxienetarikoak .

Europak hitzartu zituen errefuxiatutatik, laurdena besterik ez du ekarri . Euskadiko isla ere oso pobrea da: 150 etorri dira soilik programa horiei esker. Harrera etxeetan plaza libre dauden tokitara bidaltzen dituzte. 
Lehenengo urte-urte eta erdian, etxea eta gastu guztiak estaltzen zaizkie, azkenean beren kabuz jarri bitartean.
Hala ere, bertako batzuk diotenez, Europan nola tratatzen ditugun ikusita, gero eta gehiago dira, beren lurraldean jarraitzea erabakitzen dutenak, nahiz eta sufrimendu handia jasan behar izan, askotan heriotzeraino ere iritsiz.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina