BEGEL

2018/01/22

SAHARAUTZ elkartekoak eskolan.


UDAKO FAMILIAK BEHAR DITUZTE SAHARATIK DATOZEN UMEENTZAT.

Saharautz elkartasun taldeak,janari bilketa abiatuko du, aurten ere, Tindufeko kanpamenduetan dauden sahararrei laguntzeko.


Herriko ikastetxeetan eta merkatalguneetan jasoko dute materiala, urtarrilaren 22tik 27ra. Fronte Polisarioak bost gai biltzeko eskatu du: azukrea, atun latak, konpresak, dilistak zein arroza, hain zuzen ere.

Honekin batera, sentsibilizazio kanpainari ekin diote. Hau dela eta bixita polita izan dugu eskolan: Txus Manterola eta Aner Peritz ama-semeak, familiak anima daitezen  udan Saharatik datozen umeei lekutxo bat egin diezaiogun gure etxeetan. Argazkien laguntzaz, xamur eta argi azaldu die umeei han dituzten arazoak, biak izanak baitira bertan: 
- Ekuatore gainean kokaturik dago Sahara eta han egiten duen beroa, 55-60 gradu udan, jasangaitza bihurtzen zaie.
- Hospital gutxi eta gaixo asko dago  bertan. Honuntza etorritakoan mediku rebisioa egingo diogu, ikusmena, entzumena, ahoa,... nola dituzten aztertuz.
- 10-12 urte bitarteko neska-mutikoak dira. Ulertzeko arazorik ez dago. Gazteleraz egiten dute askok eta gogo onez eta keinu bitartez erraz komunika gaitezke beraiekin.
- Familiek ez dute ezer ordaindu beharko. Uztaila eta abuztuan egongo dira. 
Ziur ez daukazula koltxoi xaharren bat, galtza pare bat, sandaliak eta kamixetaren bat? Mahaian ere tartetxo bat egiteko arazorik ez ote dugu izango...
Maitasuna ematea, goxatzea eta zaintzea, besterik ez dute behar. Guk berriz, ikaragarri ikasiko dugu beraiengandik! Lagun berri leial bat egingo dugu!
Anima zaitez!

Deitu SAHARAUTZ elkartera: 686569033. Zain gauzkazu!

Berari sekulako mesedea egingo diozu, eta berak etxea alaituko dizu! 

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina