BEGEL

2018/01/09

OIER ARAOLAZA eskolan: Neguko festak

Oier Araolaza Arrieta (Elgoibar, 1972) dantzari, kazetari, antropologo, idazle eta blogaria dugu. ETBn eta Elhuyar-en egin zuen lan, eta azken urteotan dantzaren komunikazioan eta kudeaketan ari da buru-belarri dantzan.com elkartean (euskal dantzarien informazio gune bat).
Eibarko Kezka dantza taldean eta Donostiako Argian aritzen da batez ere.  Gaur egun dantza eta generoaren inguruko ikerketa lanean ari da EHUn Mikel Laboa Katedraren babesarekin, eta Dantzertin euskal dantzako eskolak ematen ditu.
Neguko euskal festak izan ditu hizpide: Halloween, Olentzero, joaldunak… Nora doaz neguko festak?  hitzaldian.
Euskal Herriko eta, oro har, Europako kultura tradizionalean bi aro nagusitan bereizten da urtea: negua eta uda. Festa zikloak ere horiei oso lotuta daude. Neguko festak, esaterako, Domu Santu Egunarekin hasten dira, Ihauteriak arte. Herritarrok, ordea,  jai horiek ez ditugu ziklo bereko festak bezala identifikatzen; bakoitza bere horretan bakarra eta gainontzekoenganik desberdina balitz bezala ulertzen dugu. Kuestazioa edo eskea da neguko festen ezaugarri nagusietako bat; nahiz eta mozorroa aldatu, Halloween edo Arimen Gauak, San Martinek, San Tomasek, Olentzeroren eskeak, Santa Agedak eta Ihauteriek, denek eskea dute oinarrian.
Mila esker Oier , zure denbora eta jakintzaren zati bat gurekin konpartitzeagatik. Plazerra!!!
    Iturria:https://eibar.org/blogak/oier/oier-araolaza-arrieta
              http://www.argia.eus/argia-astekaria/egileak/oier-araolaza
              http://urolakosta.hitza.eus/2012/12/19/oier-araolaza-%C2%ABumetan-gure-aitona-amonek-halloween-ospatzen-zuten%C2%BB/

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina