Udalak harrera egin die 10:00etan, udalbatzar aretoan, Erasmus + programan parte hartzen duten ikasle eta irakasleei.
Orokieta Herri Eskolaren proiektua (YES) izan zen Gipuzkoa osoan Lehen Hezkuntzan aukeratutako bakarra. Orokietako ikasleak Turkia, Polonia, Portugal eta Italiako ikaskideekin batera lanean aritu dira. Proiektua lantzeko Orokietako bi irakasle Polonian izan ziren eta, orain, Turkia, Polonia, Portugal eta Italiako ikasle-irakasleak etorri dira herrira.
Xabier Txurruka alkateak ongietorria eman die goizeko ekitaldian. Bertan izan dira, Nekane Iribar Hezkuntza zinegotzia, Eusko Jaurlaritzako Rosa Aliaga ikuskaria eta Xabier Ostolaza Donostiako Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko Zuzendaria.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina