Ekainaren 3an, ospatuko dugu Lekeition, Euskal Eskola Publikoaren Jaia. Aste honetan aurkeztuko dituzte abestia eta bideoklipa.
Aurreneko hitzordua Bilbon izango da gaur,osteguna (apirilaren 26a). Bertan izango dira Xabier Amuriza, “Txapel” eta Unai Egia, abestiaren egilea.
Bestalde, ostiralean (apirilak 27) jaiaren kantua zuzenean joko dute kantuaren protagonistek, Bandako musikariak eta eskolako ikasleak arratsaldeko 7etan Lekeitioko Ikusgarri zineman antolatu dugun ekitaldian. Sarrerak Dra! dendan, Eskolako zuzendaritzan eta Iturriotzeko zuzendaritzan daude salgai 1€-ren truke.
Abestia urtarrilaren bukaeran grabatu zen eta bideoklipa egun hauetan grabatzen ibili gara.
Zubietan jokalari txuri-urdinekin.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina