Saio bakoitzaren hasieran mahai gainetan zabaldu ditugun liburuen artean hautatzen dituzte maileguan etxera eraman nahi dituztenak.
Horrela, bermatu eta finkatu ahal izan dugu liburutegiarenganako txikien hurbilketa.
Horrela, bermatu eta finkatu ahal izan dugu liburutegiarenganako txikien hurbilketa.
Saiatuko gara blogera ekartzen kontatutakoak etxean ere umeekin ikusi eta komentatzeko. Ez da zer esanik faltako!
KEZKAMUXELEKIN hasi gara.Beste kultura baten ateak zabaltzen dizkigun sinboloa dira “Kezkamuxelak” izeneko mamuxela edo panpina bereziak. Aspaldi du Guatemalako haurrek panpinok egiten dituztela txotxez eta hariz; lotarakoan beren kezkak kontatzen dizkiete eta burukoaren azpian uzten dituzte, biharamunean kezkarik gabe jaiki ahal izateko.
Ibai kezkatuta bizi da. Gauetan amets gaiztoak izaten ditu eta ez daki zer egin. Amonak bere kezkak bukatzeko behar duena ematen dio. Oso marrazki adierazgarriak dira. Koloreen erabilera aipagarria da; txuri beltzak erabiliz beldurrezko egoerak islatzen ditu eta kolore pastelak egoera lasaietan.
Duela urte dexente gure Liburutegian ipuin hau irakurri zien bi ikasle txikiagoei.
Guztiak daude dagoenekoz Institutuan...Ea ezagutzen dituzuen!
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina