Epaimahaikideek idazlearen hizkuntza poetikoa, umore absurdorako joera eta euskal ahozko tradizioaren oihartzuna nabarmendu dute.
Juan Kruz Igerabide azken hamarkadetako autorerik oparoenetako bat da umeentzako euskerazko literaturan. Jonas eta hozkailu beldurtia lanari esker 1999an Euskadi Saria irabazi zuen. Jonasen beste hogei ipuin gehiago idatzi ditu gerora. Baporea Saria ere bi aldiz eman diote, Gau, gau, gau. Oi zein ituna (1997an) eta Kakotxen k herrialdea (2006an) lanengatik. Narratiba, poesia eta Nazioarteko autore ezagun asko (Charles Baudelaire, Michèle Marineau, Gianni Rodari...) euskerara itzuli ditu.
Bularretik Mintzora entsegua idatzi zuen 1993an non ahozko tradizioa aztertu zuen. Helduentzat ere idazten du.
Magisteritza ikasi zuen, eta Filologian doktore da. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle zein Mikel Laboa Katedrako zuzendari izan da jubilatu den arte.
Nazio mailako Sari hau irabazia zuen 2005en euskarazko beste lan batek ere:'Krokodiloa ohe azpian' Mariasun Landarena.
Hiru lan finalisten artean bi ziren euskaraz idatziak: Igerabideren hau eta Leire Bilbaoren 'Pikondoaren balada', 2016an Zarauzko udalak saritutakoa Lizardi Sariarekin.
Alfabetoko letra larri eta xeheen forma oinarrizat hartuta A esku-eskailera, B ama haurdun...), abezedario bat osatu da, letra handi eta txiki bakoitzari poema bat eskainiz. Horrez gainera, letra bakoitzak poema fonetiko bat ere badu.
Saritutako liburuaren laburpena:
Letren “txotxongiloa” liburuan, emanaldi bat izango balitz bezala, letra guztiak agertzen dira, banan-banan, bai letra larriarekin, bai letra xehe lotuarekin. Letra bakoitzari bi orrialde eskaintzen zaizkio, ezkerretara letraren aurkezpena dator, eskuinetara bi poema. Liburuak zuhaitzaren irudia baliatu du testuak aurkezteko eta uztartzeko; hain zuzen, abezedarioaren letrak zuhaitzaren adarretan zintzilik, “poesiaren haize leunak kulunkaturik”.
Ilustrazioak letra bakoitzaren aurkezpenarekin eta poesiarekin uztartuta daude. Batzuetan, aurpegia baino ez dute letrek; beste batzuetan letra osoa eraldatzen da.
Iturria: diario vasco
Iturria: diario vasco
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina