Urriaren 28an, larunbatean, ospatu dugu San Simon eta San Juda eguna. Gogora dakargu Xabier Letek ezagutu arazi zigun kanta herrikoia.
Joan zen uda, bai, eta elurra azaldu zaigu hotzarekin batera.
San Simon eta San Juda
joan zen uda, eta negua heldu da: (bis)
ez baletor hobe, bizi gara pobre
eremu latz honetan
ez gara hain onak benetan
Ez dugu zaldirik, ez gara zaldunak
ez dugu abererik, ez gara aberatsak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak
euskara guk dugu, gu gara euskaldunak..
Gure aurrekoentzat, egutegi mugarrietako bat izan da hau, Santu Guztien eta Animen eguna bezala, San Martin, San Andres, Santa Luzia… Egunari berari bezainbat, alditxo honi begiratzen zioten. San Martin inguruko goxa aldia bezala, ez egun batekoa, baizik, alditxoa.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina