Zubiak Eraikiz herri ekimen legegilea 17.000 sinadura bilduta iritsi zen Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurara lehengo ostegunean, urriaren 4ean. Plataformaren eskaera nagusia, sare publiko eta pribatuaren arteko oreka da eta eskola segregazioa saihesteko neurriak jarri zituen mahai gainean.
Sabin Zubiri, ekimeneko bozeramaleak, ordu laurdeneko tartea izan zuen Legebiltzarreko osoko bilkuran ekimena azaltzeko. Aurrenengo aldia da herritar batek parte hartzen duela Legebiltzarrean. Egun historikoa euskal politikan.
Euskal ikasleen erdia ikastetxe publikoetan dago matrikulatuta, eta beste erdia, berriz, pribatuetan. Nolanahi dela, Eskola publikoan nabarmen gehiago dira indize sozioekonomiko baxuko ikasleak, migratzaileen seme-alabak eta behar bereziko haurrak, hauek sare publikora bideratzen direlako.
Talde guztiak bat datoz: hezkuntza sistema kohesionatzera jo behar da, eta eskola segregazioa saihestu behar da. Ordea, hori erdiesteko neurriak epe jakinik gabe atzeratzea erabaki zuten osoko bilkuran. Izan ere, EAJ, PSE-EE eta PP alderdiek kontrako botoa eman baitzuten, Hezkuntza Legea dela gaia behar bezala lantzeko lekua eta Lege hori jorratzerakoan eztabaidatuko dela gaia. EH Bildu eta Elkarrekin Podemos, aitzitik, ekimenaren alde agertu dira.
Iturria: eitb; euskadi irrratia ; Berria

iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina