BEGEL

2018/11/14

1. mailakoak Eskola proiektuan murgilduta.

Lehen mailako ikasleak Eskola  ezagutzeko asmoz Eskola proiektuan murgildu dira buru eta belarri. Honen baitan, hiru belaunaldi desberdinetako ordezkariak etorri zaizkigu bixitan beraien bizipenak kontatzera:

- Eli Santamaria, duela bi urte erretiratu zen irakaslea eta 1. mailako ikasle baten amona.
- Vanessa Rojas eta Toñi Hidalgo, Eliren ikasle izanak eta 1. mailako ikasle baten ama eta zaintzailea, hurrenez hurren.
- Gaizka San Miguel, ikasle ohia eta Magisteritzako praktikak 1. mailan egiten ari dena.

Elik ekin dio solasaldiari eta berehala batu zaizkio beste hirurak beren oroitzapenekin:


-Nolakoa zen lehen eskola, gelak, patioa, jangela...
-Aspaldian frontoirik, parkerik, bizikleterorik... ez zegoela...
-Gaztelaniaz ikasten zela orokorrean eta euskara ingelesaren mailan zegoela...
-Antxon atezainaren lekuan, bertan bizi ziren Joxe eta Pilar zeudela... 
-Jangelan begiralerik ez eta irakasleak arduratzen zirela txandaka zaintzataz, patio librean, aterperik gabe, euria egin arren...
-Kopiak egiteko multikopista, klitxe bitartez eta biraderari eskuz eraginez, ibiltzen zirela... (Ez baitzegoen fotokopiagailurik, ordenagailurik eta ezta arbel digitalik ere.)

Saioa benetan animatu da garai bateko jolasekin hasi direnean: orduko soka, goma, zibak eta kromoak...

1. mailako ikasleek galderak idatzita ekarri dituzte eta oso giro xamurra eta goxoa sortu da. 100 ikasleak erne eta adi egon dira ordu bete osoan!



Txirrinarekin batera bukatu behar izan dugu. Polita izan da, ametako batek ere aitortu du berak ere asko gozatu duela urte haietako kontuak gogoratzerakoan.

Mila esker eta nahi duzuen arte!
 


iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina