Gerra hasi eta 6 hilabetera, Euskal Herriko zati handi bat kolpisten menpe egon arren, egoera zail hartan gertatu zen euskaldunen eta euskararen historiako pasarte gogoangarri bat: euskarazko lehenbiziko egunkariaren sorrera. 1937ko urtarrilaren 1ean, Eguna argitara atera zen lehenbiziko aldiz. 80 urte geroago, kazetaren eta haren sortzaileak oroitzeko xafla bat jarri du Bilboko Udalak Alde Zaharreko Posta kaleko 17. zenbakian, egunkaria sortu zuten tokian.
BEGEL
2017/02/02
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak
(
Atom
)
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina