Hondakinak berrerabiltzeko aukerak.
Erakusketa eta berrerabilpen eta heziketa tailerrak.
“Hondakinen auzi konpontzeko, lehenbiziko pausoa horiek murriztea izan behar du. Bigarrengoa, berriz, berrerabilpena”, nabarmendu du Vazquez Ingurumen zinegotziak. Hain justu, hori da Emausen lanaren helburua. Hori eta ekonomia zirkularra bultzatzea ere, “horrekin lanpostuak sortu eta hala zirkulua ixten delako”.
Horrez gain, tailerretan parte hartu, bigarren eskuko objektuen erosi eta norberak etxean soberan dituenak utzi ahalko dute bertaratzen direnek.”Bigarren aukerako objektuak prezio sinbolikoan erosi ahalko dira, eta baita bertan utzi ere, beste norbaitek berrerabil ditzan. Horrek, besteak beste, aldaketa klimatikoa eta baliabide naturalen agortzeko arriskuak ekiditen ditu.
Haren arabera, bi tailer eskainiko dituzte erakusketa zabalik dagoen bitartean. Batetik, ReutilArtederitzona. Saio horietan, parte-hartzaileek tramankulu berriak sortuko dituzte hainbat objekturekin. Gero, argazkia atera eta desegin egingo dituzte, ondoren datozenek gauza bera egin dezaten objektu horiekin. Bestetik, kartoia berrerabiliz, haur txikiek arropa modu errazean tolestu dezaten gailuak egingo dituzte.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina