Lehenengo ziklokoekin kontatzen ditugun ipuinen artean, PIZTIAK BIZI DIREN LEKUAN da oraingoa.
Ipuin honek-Where the Wild Things Are- haur literaturako urrezko lekua du. Haurrei bere barruko beldurrak, "mamuak" ezagutzeko,onartzeko eta gainditzeko aparta da.
"Gau batez otso-larrua jantzi zuen Maxek eta hainbat gaiztakeria egin zituen". Bere gelan zigortua dagoelarik izugarrizko bidaia hasiko du, piztiak bizi diren lekura aiegatu arte.
Zinera ere egokitu zen 2009an.
Meritxell Teranek ipuin zoragarri honetan oinarrituta, haur talde batekin ekoiztutako ikus-entzunezkoa goza dezakegu:(Zure haurrekin ikus dezakezu etxean).
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina