BEGEL

2017/02/07

Irakurketa ozenaren garrantzia

Txiki-txikitatik haurrei ozen irakurtzea,  irakurzaletasuna bermatzeko urrats garrantzitsuenetarikoa da. 
Ahoz gora irakurtzeak  testuari berari ez ezik, entzuleei, eta irakurtzeko moduari ere garrantzia ematen die; hots, irakurtzen dena sozialki onartua izan behar da, eta ahoz gora irakurtzen jakin behar da; alegia, intonazioan, azentuan, abiaduran edota artikulazioan, ez baldin bada arretarik jartzen, ez da ulertuko adierazi nahi dena. Horrek erabateko lotura du ahozkotasunaren ezaugarriekin eta prosodiarekin, bereziki; izan ere, ahoz gora irakurtzean alde horretan arretarik jarri ezean, entzuleek nekezago ulertuko dute irakurritakoa.
 irakurketa ozenaren garrantzia eta onurak


Etxean ahoz gora irakurtzeak dituen onurak

Eskolan ahoz gora irakurtzeak dituen onurak

  • Hiztegia aberasten da.
  • Idazketa eta hizketa hobetzen dira.
  • Liburu onak baloratzen ikasten da.
  • Liburuen bidez gozatu egiten da.
  • Irakurzaletasuna bultzatzen da.
  • Zaletasunak lantzen dira.
  • Entzumena lantzen da.
  • Beste garai eta bizimodu batzuen berri izaten da.
  • Seme-alaben eta gurasoen arteko lotura sendotzen da.


Harreman afektiboak eta sozialak sendotzen dira.
Ikaskuntzan lagungarri izan daitekeen irakurle-eredua dute.
Entzuteko joera garatzen dute.
Aurresateko gaitasuna handitzen da.
Irakurtzeko gogoa pizten du.
Gaitasun komunikatiboa eta linguistikoa hornitzeko informazioa jasotzen dute.
Irakurketako interesak, gustuak eta beharrizanak ezagutarazten dira.
Hitz berriak ikasten dira, irakurtzen ikasi arte ezagutuko ez liratekeenak.
Pertsonaia, leku edota garai ezberdinei buruzko ezagutza handitu egiten da.
Harreman sozialak sortzeko aukera ematen du eta mintzamena sartzen da.


Hau dena ikusirik, liburutegian ere irakurketa ozeneko saio batzuk egitea pentsatu dugu. Horretarako, elkartu gara prest dauden ikasleekin irakurriko ditugun zatiak aukeratu eta audioak ere prestatzeko. Ea nola moldatzen garen.
Bolondresak dagoenekoz, badatoz.
Saioa Leon, June Uranga, Asier Ferret, Martina Garcia,...
Joango gara banan bana azaltzen.

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina