Ateak 21:30tan zabalduko dira.
Euskadiko Orkesta Sinfonikoa, Donostiako Orfeoia eta Zarautz abesbatzarekin batera.
Zinemaren musikagilerik garrantzitsuenetako bat da, zalantzarik gabe. Merezitako omenaldia egingo diote bere jaioterrian, sekulako musikagilea baita.
Abagunea baliatuz, Mikel Chamizorekin batera Illarramendiren ibilbidearen errepasoa egin dute Euskadi Irratiko 'Faktoria'n. Sakatu bertan, saio oso ona entzungo duzue beraren garrantziaz ohartarazteko. Hemen bere bizitzaren zertzelada batzuk baino ez ditugu sartuko.
1956. urtean jaio zen Zarautzen. Ama pianista, aita musika-zale amorratua izanik, ez da harritzekoa Angel txikitatik hasi zela abesten. Imanol Urbietak antolatzen zuen talent show moduko lehiaketa batera ere aurkeztu zen 6 urte zituela, eta gospel laukote baten ahots guztiak egiten saiatu zen. Horrelako debut ausartaren ostean, gitarra jotzen ere ikasi zuen. Formakuntza Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan osatu zuen, besteak beste, Francisco Escudero irakasAngel Illaramendile izan zuela.
Abeslari oso ona ere bada Illarramendi. Eta 70eko hamarkadan, Lupe kantariarekin batera lehen diskoa grabatu zuen. Diskorako ekoizpenaz ere arduratu zen, eta hor ekin zion musika sinfonikoarekin izan duen harreman oparoari.
1984. urtean haren lehen sinfoniak argia ikusi zuen eta baita film baterako idatzitako lehen soinu-bandak ere: Montxo Armendarizen Tasio filmaz ari gara. Ondoren etorriko ziren Gracia Querejeta, Pedro Ólea edo Manuel Gutiérrez Aragón zuzendarien lanetarako konposatutako soinu-banda gogoangarriak. 60 film ingururen soinu-bandaren eta bederatzi sinfoniaren egilea da. Entzun hemen!
Astebetera, irailaren 23an, musikagilearen Los Borgia lana eskainiko dute Donostiako Zinemaldiaren barruan, Belodromoan, Zinema eta Musika zikloan.
Illarramendik “aspertzeko denborik ez” duela aitortu du eta egun pieza sinfoniko koral bat lantzen ari da, “nahiko aurreratuta” duela: “Konpondu ditut dagoeneko 40 bat minutu”. Horrez gain, zenbait filmetarako musika ere ari da sortzen. Iturria: Hitza eta Euskadi Irratia
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina