Urriaren 2an, irekiko ditu ateak gure liburutegiak nahi duzuen guztiontzat.
Astelehen eta ostiraletan, liburu mailegua egin ahal izango da, 16:30 etatik 17:00 etara, 15 egunetarako. Gehiago luza daitezke mailegua berrituta).
Ordenagailuetarako txandak, entrenamenduen arabera, adieraziko dira beheko horma irudian. Egun bakoitzean dagokien gelakoak bakarrik joan ahal izango dute.
Dagoenekoz, laguntzaile talde ederra aurkeztu da bolondres eta lanean hasteko prest dago:
6. mailakoak : Amets, Andrea, Argia, Dare, June, Laida eta Laura.
5. mailakoak: Danel.
(June ez da argazkian, beranduago etorri baitzen)
5. mailakoak: Danel.
(June ez da argazkian, beranduago etorri baitzen)
Geletako liburu sortak (26-30 liburu gelako) prestatu eta banatu dira; orri aurkitzaileak ikasle guztientzat egin eta bazkide berrien txartelak eguneratu ditugu. Orain liburu berriak seilatu, katalogatu eta forratzen hasi beharko dugu..
Laguntzaile fin hauen egutegia egin dugu txandatzen joateko.
Ekin eta aurrera!!!!!!
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina