3-6 urteko haur, guraso edo hezitzaileentzat dago zuzendua eta bere helburua, gurasoen eta haurren artean irakurtzeko giroa sortzea da. Aretoak edukiera mugatua du.
"Ipuin ezberdinak irakurtzera animatu nahi ditugu gurasoak, askotan betikoetara jotzen baitugu. Gainera, saioetan irudi liburuak kontatzeko teknikak ikasteko aukera izango dute. Kontatzen ari zarena transmititzea eta horretan sinestea ezinbestekoa da. Guraso eta haurrek irakurtzeko tarte horrekin gozatzea nahi dugu. Izan ere,irakurzaletasuna bultzatzeko garrantzitsua da oso gurasoek umeei ipuinak irakurtzea.Hartu dezatela tarte bat lasai egongo direna, presarik gabe, ipuina kontatzeko. Haurra marrazkietatik hasi eta idatzizkoetara pasako da tarte horiek gustuko baditu. Haur liburutegian liburuak hartzeko ohitura zabaltzea ere badugu helburu".
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina