sarituak, baina astelehenean egin zuten sariak banatzeko ekitaldia, Bilboko Azkuna zentroan eta hauexek, zazpi modalitateetan sarituak:
a) Euskarazko literatura: Asier Serrano, Linbotarrak, olerki liburuagatik.
b) Gaztelaniazko literatura: Fernando Aramburu, Patria, azken berrogei urteotako euskal gizartea zehaztasun handiz irudikatzen duelako, erritmo arinez.
c) Euskarazko haur eta gazte literatura: Leire Bilbao, Xomorropoemak eta beste piztia batzuk, aproposa gure umeentzat.
d) Euskarazko literatura itzulpena: Matias Mugica, François Villon Erdi Aroko poeta frantziarrak idatzitako moldeen parekideak bilatuz osatu du haren testuen itzulpena:"Testamentua", 7+6 silabako zortzi bertso-lerroko ahapaldietan, jatorrizkoaren errima berdin-berdina bilatu beharraz testua eta edukia larregi eraldatu gabe.Itzulpen hau bitxikeria handia izan da.
e) Literatura lanaren ilustrazioa: Mikel Valverde, Javier Ruiz Taboadaren Versos de deportes liburuan, ilustrazio freskoak egiten ditu, umore ukitu handia eman eta testuaren irakurketa paraleloak eskaintzen dituzten eszena txikiak sortuta.
f) Euskarazko saiakera: Arantxa Urretabizkaia,Bidean Ikasia. Hondarribiko alardeari buruz, arazoa barrutik eta bere ondorio larri guztiekin ezagutu duenaren lekukotza eskaintzen du.
g) Gaztelaniazko saiakera: Ander Izagirre, Potosí liburua, prosaren kalitateagatik eta literatura-baliabideen erabilera egokiagatik; baita aparteko aberastasunaren eta pobrezia izugarrienaren mekanismoak azaltzen diren moduagatik. Miseria erakusten bada, miseria hori sortzen duten mekanismoak erakutsi behar dira, nork irabazten duen zapalkuntza horrekin. Liburuan, indarkeria dago. Katearen amaieran meategian lan egitera sartzen den hamabi urteko neskato bat dago.
Saridun bakoitzak 18.000 euroko saria jasoko du, eta 4.000 euro gehiago jasoko ditu lan saritua beste hizkuntza batean argitaratuz gero. Hauekin batera «Liburu Nabigatzaile» eskulturaren ale bana jaso dute.
Guk gure aldetik Leire Bilbaoren Xomorropoemak eta beste piztia batzuk, nabarmendu nahi dugu, gure umeentzat aproposa delako etxean zein eskolan lantzeko.
Iturria: EITB.EUS

iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina