Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna larunbatez egokitu da aurten, eta ospakizun honen inguruan ostiralean, azaroaren 24ean, herriko ikastetxeetan Tratu onekin dantza egingo da.
- Arratsaldeko 15:15ean zinta dantza egingo da ikasle, irakasle, guraso, eta jangelako begiraleekin HHko patioan. Euria balitz LHko frontoian.
- HHko ikasleek borobil erdi bat osatuko dute eta LHko ikasleak, iritsi ahala, HHkoen borobil erdia itxiko dute.
- Borobilaren erdian zinta dantza egingo dute.Zinta dantza egin aurretik irakasle batek aurkezpena egingo du eta ondoren 5. eta 6.mailako ikasleek leloak esango dituzte.
LHko 12 zinta, pasilloetan jarriko dira eta beste 12ak, larunbatean saskibaloiko saskietan zintzilikatuko dira.- Tratu txarrak baztertzeko, tratu onak(bizikidetza, elkarlana, lankidetza,.) garatzea da gakoa.
Tratu onarekiko konpromisoa hartzeko, guztien aurrean zinta dantzan islatzea erabaki da. Taldearen indarra sumatuz, gizarte justu baterako mezua bera partekatzea. Urte osoan zehar emakumeenganako indarkeria-mota ororen kontra egiten den lanaren parte da egun hau oroitzea. Eskolan plan orokor bat lantzen dugu, benetako eraldaketa lortzeko asmotan lagunduko diguna.
- Tratu txarrak baztertzeko, tratu onak(bizikidetza, elkarlana, lankidetza,.) garatzea da gakoa.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina