BEGEL

2017/11/07

MOBILIZAZIO EGUTEGIA


Iraila-Abendua bitartean Hezkuntza Publikoan ditugun mobilizazioekin aurrera darraigu. 
Hezkuntza Sailari gure aldarrikapenak aintzat hartu eta benetako negoziazio prozesu bat abia dezala deitzen diogu, lan- baldintzak  hobetu eta  egungo gure hezkuntza publikoak dituen behar eta erronkei modu egokian erantzuteko. 
Azaroko aste bakoitzean sektore jakin bateko egoera plazaratu eta ostegunetan  dagokion sektorean greba eguna deituz. Eta, azkenik, langile guztiek greba eguna izango dugu abenduaren 12an.



Ostirala, elkarretaratzea errekreo garaian.

  Haurreskolak partzuergokoak izango dira lehenak.
Mobilizazio nagusiak ostegunetako grabe egunak izango dira:
- Azaroak 9: Haurreskoletako partzuergoko langileen greba
- Azaroak 16: Sukaldeetako eta garbiketako langileen greba
- Azaroak 23: Heziketa Bereziko langileen greba
- Azaroak 30: Irakasleen greba
- Abenduak 12: Haur eta Lehen Hezkuntzako sektore guztietako langileen greba

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina