Lehen umeen festa zen, orain mundu mailako negozioa bihurtu da.
Orain dela urte gutxira arte ospatu izan dugun festa da, baina ohitura alde batera uzten joan gara. Hala ere, asko gogoratzen dira, urri bukaera eta azaro hasierako gau ilunetan, umetan nola ibiltzen ziren baratzetatik kalabazak edo arbiak ostu, hustu, aurpegiak zulatu, argiztatu eta herriko zenbait txokotan ipintzen zituzten jendea beldurtzeko. Domu Santu egunez hainbat herritan etxez etxe eskean ateratzen ziren umeak, horretarako esaldi bereziak erabiliz:
- Sosa ala pota
- Ziria ala saria
- Txingila mingila kurruskario, sagarrak merke ta udareak kario
- Xanduli, manduli, kikirriki...eman goxokiak guri!
Eske errondako "truco o trato"- ren hainbat itzulpen txarren ondoan badago aldea ezta?
Sakatu irudiaren gainean eta bideotxoa ikus ahal izango duzu.
Iturria: https://dantzan.eus/bideoak/arimen-gaua
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina