Hilabetean behin, merkatu plazako 1. solairuan showcooking saioak egiten dira Aiala eskolaren eskutik.
Oraingoan, azaroaren 11ean, larunbatean, herriko ikasleei zuzendutako edizio berezia izango dugu. Pare bat sarrera lehenago, blog honetantxe genion asteartean izan zirela 3. eta 4. mailakoak ikasleak berdura plaza ezagutzen.
Bertan emandako paperean zioen moduan, plater bat prestatu behar da heldu baten laguntzarekin, merkatuan erositako produktuekin eta larunbatean 1. solairura eraman 12etarako. Izan liteke:
1. Sarrerak: entsaladalk, zizka-mizkak,..
2. Plater nagusiak: pureak, eltzekoak,...
3. Postreak: tarta, mazedonia, budina,...
Epaimahaiak dastatu ondoren, 13:00etan izango da sari banaketa.
Parte-hartze hutsagatik izango duzu sari berezi bat. Lehenengo saridunei gainera Zarauzko 2017 Master Chef Txiki diploma emango zaie.
Azaroak 10, eguerdiko 12:30ak arte duzu epea izena emateko. Email bat idatz dezakezu irantzu@denok.eura edo 650442437 telefonora dei dezakezu. Animo!!
BEGEL
2017/11/10
MASTER CHEF txiki ZARAUTZen
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak
(
Atom
)
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina