June Uranga, Nora Vila, Ander Gutierrez eta Unai Etxarte, 6. mailako ikasleak laurak, elkarrizketa egin diote Garikoitz Urangari.
Arraun ikastaroa egin ondoren, kirol honen ezaugarri batzuk jorratzeko aukera ere izan dute.
Gehiago ezagutzeko asmoz ekarri dute gure irratira Gari Uranga, Zarauzko Enbataren entrenatzaile berria.
1982ko urtarrilaren 5ean, Errege bezperan, Zarautzen jaioa. 22 urterekin hasi zen Enbatarekin arraunean, eta hura tostan zela aldi bikaina izan zuen taldeak. 2010ean Zumaiara joan zen, eta 2011n, Hondarribiara. Han aritu da azkeneko zazpi urteetan.«Oso arraunlari ona. Fisikoki indartsua, giro ona sortzen du taldean» zioen Orbañanos entrenatzaileak.
Arraunlari gisa ibilbide oparoa egin ondoren, aurten, jauzi berri bat eman du orain eta entrenatzaile bihurtu da. Orain arte izan dituen entrenatzaile guztiengandik ikasi ahal izan du asko eta arraunlariei ilusio hori igortzeko asmoz heldu dio erronkari.
Gipuzkoako txapeldun eta Kontxa bitan irabazi, TKE liga eta beste hainbat sari lortu ditu, Zarauzko ikurriña tarteko.
Bere burua suerte handiko arraunlaritzat jotzen du eta eliteko arraunlaria izan arren, ezin hortik bizi eta igeltsero da lanbidez, aita bezala.
Entrenamendu eta estropada garaian euskara dute bitarteko, hitz batzuek gazteleraz erabiltzeko ohitura izan arren. Ikuspegi honetatik, arrauna ETBk retransmititzean euskara asko sustatu dela nabarmendu nahi du Garik.
Arrauna aukeratzeko hainbat arrazoi aipatu ditu:
- Taldeko kirola dela eta horrek asko ematen dizula pertsonalki.
- Sakrifizio handikoa izan arren, hartzen den disziplina ere onuragarria delako.
- eta nola ez, kirol polita dela, zalantzarik gabe uretan egitean.
Galdera motz batzuk:
. Estropada bat: Zarauzkoa.
. Babor ala Estribor?: beti estribor.
. Bakarkako kirol bat: Eskupilota.
. Entrenatzaile bat: Mikel Orbañanos.
. Sari bat: Ez nuke bat bereiztuko bat.
. Miresten duzun kirolari bat: Nire arraunlariak,... baina ez naiz asko mirestekoa.
. Zaletasun bat: Mendia.
. Amets bat: Zarautzekin TKE-ACTra igotzea.
. Momenturik okerrena? ez dut txar askorik izan zorionez.
. Eta hoberena? Bi urtez, Zarauzko Ikurriña irabaztea
Beno, Gari, mila esker gugana etortzeagatik eta ea Orokietar ugari hurbiltzen garen Enbatara. Bitartean, Zorte On aurtengo ligan.Guk animatuko zaituztegu:
ENBATA, GURE ENBATA,
EUSKAL HERRIKO
ONENA DA TA (Berriz)
BEGEL
2017/11/27
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak
(
Atom
)
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina