Elkarrekin hegan egitean, bertigoa badoa. Hegoak astindu, airetik mugitu. Elkarrekin kilometroak egin. Elkarrekin, zeruaren muga ez dago horren urrun. Elkarrekin hitz bat ozenago entzuten da, ehunka txoriren hegaldia bezala.
Euskararen zabalkundea gizarte osoaren nahia eta ahaleginari esker gertatu da, norbanako askoren eta kolektibo askoren ekimenari esker. Euskara Europako hizkuntza zaharrena izatetik, hizkuntza modernoa eta gaur egungo gizartera egokitua izatera pasa da.

EAEko hizkuntzen arteko berdintasun sozialera iristeak helburu izaten jarraitzen du, gizartean oro har. Euskara hizkuntza erabilia eta bizia izatea: horra gure helburua.
Kantaren letra ikusteko: Eman Hegoak Euskarari eta entzuteko
'Go!azen' taldeak grabatutako bideoklipa. Zarauztarrok harro sentitzeko moduan gaude gure herritaz berriz ere; ikus bestela nola janzten duen koreografia horrelalako kokalekuak.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina