BEGEL

2016/12/07

MANU URBIETA, semea.

Manu ezaguna dugu oso eskolan, bertako guraso izan delako eta eskola kirolean ere asko laguntzen duelako. 
Bera ere, Errealeko erdilari izan zen. (Albo sakeetan ezker paregabea zuela irakurri genuen Interneten.)
Arista dela zalantzarik  ez dago, musikaz aparte, margo eta eskultur lan bikainak egiten baititu egun. Kantuan ere, gustura aritzen da lagun artean.

Etxeko egongelan pianoa zuten; Manuk jaio orduko arnastu zuen musika. Makina musikari sartu izan zen etxean; guztiei laguntzeko prest baitzegoen, konponketak egiteko eta.. Lan honetan, ama ez dauka ahanzteko: etortzen ziren guztientzako otordua prestatzea ez baitzen lan xamurra.

Bera jaiki orduko, aita sukaldean egoten omen zen gitarra hartuta kanta berriren bat asmatzen.
Etxean denetik entzuten omen zen: klasikoa, euskal kantak eta baita hain kuttunak zituen Leonard Cohen eta Beatlesak.

1967an Haur kantariak diskoa grabatu zuten Bartzelonan. Euskaraz grabatu zen lehen haur diskoa izan zen eta bertako kantariak Joxean anaia eta Manu bera,  Margarita Azpitarte eta Izaskun Etxabe izan ziren. Euskara debekatuta egon zen garai hartan, euskarari eta euskalzaletasunari indar eta sustapen handia eman zion. Ordukoa da Euskera oi, euskera! kantua. Herriz herri ematen zituzten kantaldietatik jasotako diruarekin udaldian egin zituzten Europa zeharreko bidai gogoangarri haiek egin ahal izan zituzten.

Oroitzapen horiek sarri entzuten dizkiegu oraindik ere han izandakoei. Jaione Eskudero berak ere, ilusio handiz aipatzen ditu. Izan ere, Manolo Geografi irakaslea izanik ikastolan, lurraldeak bertatik ezagutzeko esperientzia dela ikasteko modu eraginkorrena zioen eta 13-14 urterekin, hilabeteko ibilaldiak egiten zituzten 60 bat lagunek, ume eta zaintzaile, zakuak eta umorea ekipajetaz hartuta. Autobusean kantuan eta bost izarretako hoteletan lo eginez, zerua sabai eta zelaia ohe zutelarik. Italian, Austrian, Monaco, Frantzian... ibili ziren. Piriniotan sarri. Garai haietakoak dira ibai eta mendiri buruzko hainbat kanta bitxi ere.

Aita herrikoia zen eta edozein bazterretan ikusi ahal izaten zen. Zarauzko futbol ekipoak Atotxan jokatu zuen batean, bertara eraman zuen Musika Eskolako txistulari taldea animatzera. Hain izan zen handia atera zuten zalaparta, non hamabostero, Realak etxean jokatzen zuenean, bertara joatera gonbidatu zituzten, autobusa jarriko zietela eta. Partidutik bueltan, Musika Plazan jarraitzen zuten Martxelino Errotaxar eta Aitor Ezenarroren batuta ondoren.

Naturazalea ere bazen, eta egonalditarako Goiatzen erosi zuten baserria, erreferentea izan da bere ingurukoen artean.

Asko dira sentimendu berezia sortarazten diotenn kantak. Bat aipatzekotan, hondartza futboleko ikastolako ekipo guztiak aipatzen dituena da. Eta Manu kantari hasi zaigu: Mikelandegi, Maro-Marotxin, Txistu Burni ...zerrenda guztia aipatuz. Kantuz ikasitakoa bizi guztirako geratzen baita. Mila esker, Manu!

iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina