KANTATZEN EZ DUENAK ZORIONIK EZ DU.
Aurtengo Euskararen Eguneko irratsaioak, pare bat hilabete hil zaigun Imanol Urbietari omenalditxo xume bat egitea zuen helburu. Arestian aipatu dugu irratsaio osoan zehar Imanolen musika eta berak sortutako abestien zergatia azalduko digutela.
BIZITZA KANTU BAT DA.
Imanol Urbieta zarauztarrak ez du aurkezpen beharrik, pertsona oso ezaguna baita Euskal Herri osoan,
batez ere musikaren bitartez haurrekin egindako lanagatik. Horren adierazgarri da jasotako hainbat
sari. Luzea izan da Imanol Urbietak musikagintzan eta pedagogian egindako ekarpena. Aitzindaria, oparoa eta eskerga.
Manu Urbieta eta Jaione Eskudero izan ditugu gurean bera hobeto ezagutu asmoz.
Duela gutxi praktiketan egon diren 20 urte inguruko eskolako ikasle oihak kontatzen zizkiguten , 6. mailan zebiltzala, hamar bat urte pasa dira orduztik, bere etxean izan zirela eskolarako elkarrizketa egiten eta nolako harrera egin zien.
Ondoren laburtuko ditugu beraiei egunean entzun genituen elkarrizketok.
iruzkinik ez :
Argitaratu iruzkina