BEGEL

2016/12/07

JAIONE ESKUDERO, txikitatik oraino beraren ikasle, lankide eta lagun

           BIZITZEKO   ILUSIOA SARTU    ZIGUN
Benetan eskertzen diogu hainbeste saltsetan sartuta dabilen Jaionek, guretzat unetxo bat izatea.

Txikitatik Manoloren kanten ahotsa eta berarekin hainbat une gozo partekatu dituenak, lagunduko digu, dudarik gabe Imanol bera hobeto ezagutzen.

Gaur egun, Zarautz Abesbatzeko zuzendaria, Txinpirin... eta herriko musika emanaldietako sustatzaile ezinbestekoa dugu.

77-78 urtetan, Ikastolako irakasle lanak utzi eta Musika Eskola sortu zuen Manolok eta bertan hasi zen Jaione ere gitarra klasetan. Ezin ulertu lezake bere bizitza Manolorik gabe. "Berari esker naiz naizena" dio.Txirula Mirula diskatan, ikastarotan, beti Manolorekin. Zenbat kanta egin ote dituzte elkarrekin? "Jesuuuus!!! Milatik gora, baina oso-oso gora gainera!"  Bapatean sortzen zituen kantak, doinua eta letra ere.

Ez da harritzekoa musikaria izatea Jaione bera ere, familia guztiak izan baitu zerikusia musikarekin: Osaba du Francisco Escudero, konposagile ospetsua. Baina ama bera ere, kontserbatorioan piano karrera ikasia. Bere gurasoak, amona Pepita eta aitona Xebastian, Orfeoiko bakarlariak. Nicanor Zabaleta biolin jole ospetsua amonaren lehengusua ...

16 urterekin ikasle garaian, deitu zion Manolok, eskola utzi eta bere proiektuen partekide izateko. Orduan, musika ikasle eta irakasle bihurtu zen, 9-10 urtekoei klaseak ematen.

1980.ean Ergobiara joan ziren, Martutene, Hernani, Pasai Antxo eta ingurutan klaseak emateko.

1990ean Usurbilgo ikastolan hasi zen musika irakasle gaurdaino.Bitartean zenbat kanta abestu 

"Bizitzeko ilusioa sartu zigun Manolok" aipatzen du Jaionek behin eta berriz, eta berak ere, Manuren antzera, Europatik zehar egindako txangoak kontatzen hasten da. Goiatzeko egonaldiak ere ahotan ditu Jaionek.
Manoloren meritu handiena, musikarako eta kanturako ilusioaz beste guztiok kutsatu izana .



iruzkinik ez :

Argitaratu iruzkina